XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gu bion bizitza zegoen arriskutan, Kurt.

Baina ordurako Kurt, zutitu ondoren, aldentzen ari zen.

- Nora zoaz, Kurt? - Gérad Domain salbatzera!.

Francine, zutik eta lotsaturik, zalantzatan geratu zen.

Gerard-i gertatu zekiokeenaren errudun ote zen bera? Agian, bai.

Norberekeriaz portatzen ari zen Kurt-en eta beraren bizitzak salbatu nahi zituenean?.

Agian, bai.

Baina, zer besterik egin zezakeen?....

Eta orain Kurt hara zihoan!.

Agian, ileordedunak biak garbituko zituen, Gérard eta Kurt!.

Zerbait egin behar zuen, eta azkar gainera.

Urduri, aretoa gurutzatzen hasi zen.

Michel hurbildu zitzaion, kezkati: - Zer gertatzen zaizu, Francine? Haserretu egin zara lagunarekin?.

Francine-k ibiltzeari utzi gabe erantzun zion: - Orain telefonatu egin behar dut.

Aparailua hartu eta zenbakia markatu zuen: - Polizia? - Bai, hemen polizi komisaldegia.

- Entzun arretaz. - Esan.

- Gérard Domain, Dantec ospitaleko medikua, hil egin nahi dute oraintxe bertan. Ulertu duzu ondo mezua?.

- Bai, grabatu egin dut. Baina, nor zara zu?.

Francine-k aparailua eskegi egin zuen.

Hasperen bat irten zitzaion.

Jainkoak nahi zedila polizia Kurt baino lehenago Dantec ospitalera heltzea!.

Gero, lasaiago, mostradorera hurbildu zen.

Koñak bat behar zuen ezinbestean.